Goiburuan honakoak daude:
- Menu bat honako tokietarako estekekin: web maparakoa, erabilerraztasun atal honetarakoa eta hizkuntzetarakoa. Goiko zati honetan irudiak ere badaude, eta web gunea dotoretzea beste helbururik ez dute.
- Oianume jatetxe-sagardotegiaren logotipoa. Web guneko edozein tokitatik hasierako orrira bideratzen zaitu.
- Nabigazioko menu nagusia, webean garatzen diren puntu nagusiekin.
Web guneko orri guztietan (hasierakoan izan ezik) bi esteka jarri dira kode irakurterrazekin ikusteko ezintasuna dutenentzat. Bi esteka horien bidez zuzenean sar daiteke nabigazio menu nagusira (goiburutik igaro gabe) edo atal zehatz bateko edukiaren garapenera joan daiteke nabigazioko menu nagusia alde batera utzita. Horri esker, irakurtzeko softwarea erabiltzen dutenek orri bakoitzean errepikatzen diren elementu guztiak irakurri beharrik ez dute, menu nagusira edo orri bateko edukira iristeko.
Gorputza edo garapena deitzen diogu webaren erdiguneari, menuan zehaztutako atal bakoitzaren testu argitzaileak dauden eremuari. Atal horietako batzuetan azpiatalak daude, eta azpiatal horiek dagoen informazio guztia arloetan jarri edo zatitu egiten dute. Horri esker, gure erabiltzaileek errazago aurkitzen dute behar duten informazioa.
Behealdeko barra edo 'oina' da web gunea ixten den tokia. Horregatik ditu copyrighta eta lege oharra bezalako elementuak.
Baina goiburuan egin dugun bezala, hemen ere jarri dugu nabigazioko menu nagusirako esteka bat, irakurtzeko softwareak dituzten erabiltzaileak errazago sar daitezen.
Azkar sartzeko teklak jarri ditugu, nabigazioa errazten baitute.
Azkar sartzeko tekla horiek erabiltzeko, Microsoft Windowsen oinarritutako sistemetan teklen konbinazio hau erabiltzen da: ALT + azkar sartzeko tekla (Internet Explorer 4.0, Netscape, Mozilla Firebird) edo ALT+azkar sartzeko tekla + ENTER tekla (Internet Explorer 5 edo goragokoetan).
Azkar sartzeko teklak Operan aktibatzeko: Maiuskulen tekla + Esc.
MacOS sistema operatiboan oinarritutako sistemetan, CONTROL + azkar sartzeko tekla erabil daiteke:
Z: joan Zerbitzuetara.
m: joan eguneko menura.
n: joan menuetara.
k: joan kartara.
r: joan erreserbetara.
o: joan kontaktura.
b: joan berrietara.
Web honetako esteka gehienek title atributuaren bidezko deskripzio bat dute. Era berean, irudi guztiek deskripzio labur bat dute alt atributuaren bidez.
